Armentia baxu elektrikoko ikaslea da, Hernandez ostera, bateriakoa; bi hauek Nafarroako kontserbatorioan ikasteko plaza atera zuten, goi mailako ikasketak Donostiako Musikenen egitea aukeratu dute, baina.
Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioak "garrantzitsutzat" jo du aukeraketa, "musikako goi mailako ikastetxeetan eskaintzen diren plazak oso urriak direlako eta konpetentzia itzela delako". Goi mailako zentroetan plaza lortzeko hiriburuetako kontserbatorioekin lehiatu behar dela nabarmendu dute Bartolome Ertzillatik, izan ere, tamaina ertaineko zentroa da Durangokoa.