15 positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean, horietatik 10 Durangon

Anboto 2021ko eka. 28a, 12:38

15 PCR positibo detektatu dituzte asteburuan Durangaldean: horietatik  10 Durangon, bina Elorrion eta Zornotzan eta bat Berrizen. 

EAEn, 5312 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 217 positiboak izan ziren: 87 Bizkaian, 32 Araban eta 89 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 9, Euskal Herritik kanpokoak dira.

Ospitaleetan, berriz, 24 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 34 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!