Durangoko umeek udal politikan eragiteko ekarpenak egin dituzte

Anboto 2021ko eka. 23a, 13:17

Ikasleek eta udal agintariek hainbat bilera egin dute.

Durangoko Lehen Hezkuntzako dozena bat ikaslek eta DBHko beste 40 bat gaztek bilkurak egin dituzte udal agintariekin. Ikasleek proposamen sorta bat helarazi diete politikariei, proposamenok udal politikan islatuta geratu daitezen. Udal iturriek jakinarazi dutenez, umeek herrian sumatzen dituzten "hutsuneak eta gabeziak" zeintzuk diren jakinarazi dute. Bileragaz, itxiera eman diote azken hilabeteetan lantzen aritu diren prozesu parte hartzaileari. Prozesu hauetatik jasotako ekarpenak "oso aintzat" hartuko dituztela adierazi dute Ima Garrastatxu alkateak eta Julián Ríos alkateordeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!