Durangoko Tabira auzoan San Pedro jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Joseba Derteano 2021ko eka. 22a, 14:30

Marmitako txapelketarik ez da egongo, baina ekimenez betetako egitaraua prestatu dute.

Iaz ez zen jairik ospatu pandemiagatik eta aurten ere ez dira ehuneko ehunean itzuliko, baina Tabira auzo elkarteak San Pedro jaiak ospatzeko askotariko ekimenak antolatu ditu. Honako hau da egitaraua:

EKAINAK 25 (barikua)

- 19:00; Txupinazoa.

EKAINAK 26 (zapatua)

- 12:00; KSKA selektorren binilo pintxada.
- 17:00; Virgen del Cisne (dantza ekuatoriarrak) eta Kriskitin (euskal dantzak).
- 19:00; Kontzertuak: Laru (19:00etan), Ameba (20:00etan) eta Parkatu (21:00etan).

EKAINAK 27(domeka)

- 08:00; Tabira mendi martxa.
- 09:30; Mendi lasterketa.

EKAINAK 28 (astelehena)

- 20:00; Auzoko kanpai jotzea.

EKAINAK 29 (martitzena)

- 17:00; Bertso saioa: Eneko Abasolo, Irune Basagoiti eta Txaber Altube. Gai jartzailea: Iker Apraiz. Jose Mari Odriozola txistularia eta Jokin eta Iban txalapartariak.

*. ERAKUSKETA. Egunero elizan, 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 19:30era. Carlos Garcia Valduviecoren maketak eta Eduardo Zabala Iturralderen marketeria lanak.

* Dantza saioaren eta kontzertuen sarreren salmenta:
- www.durango.eus/sanagustin
- Durango Kulturaz Blai APP-a
- Arte eta Historia Museoa (94 603 00 20).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!