Giro polita Murueta Torreko ez-jaietan

Anboto 2021ko eka. 19a, 17:05

Bigarren eskuko merkatua egin dute besteak beste. 

Durangoko Murueta Torre Auzo Elkarteko kideek hainbat ekitaldi antolatu dute auzoari bizipoz apur bat emateko. Berez, data hauetan ospatu beharko zituzketen auzoko jaiak, baina bistakoak diren arrazoiengatik osasun araudiak baimendutako ekitalditxo batzuk baino ezin izan dituzte egin. Umeentzako ginkana, bigarren eskuko merkatua eta argazki zaharren erakusketa egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!