[BIDEOA] Durangoko Udaleko 100 bat beharginek "murrizketak" salatu dituzte

Joseba Derteano 2021ko eka. 18a, 13:10

Eguerdi honetan mobilizazioak egin dituzte udaletxe plazaren bueltako kaleetan. Lan baldintzetan "inposaketa" eta "murrizketak" ematen ari direla salatu dute. 

Iñigo Andres Langileen Komiteko burua da. Bere arabera, Durangoko Udaleko beharginen baldintzetan "inposaketa, benetako negoziazio falta eta murrizketak" ematen ari dira. "Udal gobernu taldeari eskatzen diogu benetako negoziazio batean eseri dadila. Utzi dezala inposaketa alde batera, eta eseri dadila gatazka konpontzeko. Hori egin bitartean, hemen jarraituko dugu", adierazi du Andresek. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!