Arrazakeriaren kontrako Munduko Arrozak asteburuan

Anboto 2021ko eka. 18a, 10:30

Zapatuan arrazakeriaren kontrako Munduko Arrozak jaialdia egingo dute Durangon.

Festibalaren 13. edizioa izango da eta aurtengoa ere mugatuta dator. Izan ere, ezingo da herri bazkaririk egin, jada sobera ezagunak diren arrazoiengaitik. Hori dela-eta, jaialdia etxean ospatzera dei egin diete antolatzaileek herritarrei. Argazkiak atera eta, #MundukoArrozakDurango2021 traola erabilita, argazkiok sare sozialetan ipintzea eskatu dute. Bestalde, 12:30ean kontzentrazioa egingo dute Ezkurdin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!