'Durango Hiria' txistu kontzertuaren edizio berri bat ospatuko da asteburuan

Anboto 2021ko eka. 17a, 17:08
Xuacu Amieva & Dobra

Silboberri txistu elkarteak antolatu du emanaldia, Durangoko Euskal Jaien baitan. Zapatuan izango da kontzertua, 19:30ean. 

Emanaldia bi saiotan banatuko da. Lehenengo zatian, hiru obra estreinatuko dituzte ohiko txistu kontzertuan. Rodrigo A de Santiagoren Sonata libre, Felix Ibarrondoren Olatuak eta Francisco Jose Rios Lopezen 'Quejio' entzun ahalko dituzte bertaratuek.

Jaialdiaren bigarren zatian Xuacu Amieva & Dobrak eskainiko du kontzertua. Amieva maisua da gaitarekin, eta ezaguna da Asturiasko kultura eta musikagintza berreskuratzeko egindako lanagatik. 

Emanaldia San Agustin aretoan izango da, doan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!