Bidezabaleko emakumeek 1995ean lortu zuten estatu mailako ligetarako igoera. Harrezkero ez dira jaitsi eta 25 urte daramatzate elitean. Aurtengo ligan 40 atleta aritu dira Bidezabalen partetik, eta euretako gehienak, %90 inguru, bizkaitarrak izan dira.
Joan zen asteburuan, Nerea Anasagastik, Adriana Abaituak, Ainhoa Idoiagak, Julene Bouzok eta Leire Gorritxategik euren probak irabazi zituzten puntu asko batuz. Araitz Villak, Valvanuz Cañizok, Natalia Redondok eta Judith Otazuak lortutako bigarren postuak ere baliotsuak izan ziren helburua lortzeko.