'Naiz Market' ekintzaileen azokak Durangoko kaleak hartuko ditu berriro

Anboto 2021ko eka. 14a, 13:30

Aurtengo edizioa Ezkurdin egingo dute, ekainaren 26an eta 27an.

Merkatuan parte hartzen duten ekintzaileek, dendari txikiek eta markek euren produktuak emango dituzte ezagutzera. Durangoko Udalak azaldu duenez, honako balio hauek bultzatzen ditu azokak: diseinua, objektuen birziklatzea, artea, musika eta aisialdia. Merkatuan postutxoa ipini gura dutenek inprimaki bat bete beharko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!