Oier Ariznabarretak 'Tolosaldeko 2 Tontorrak' lasterketa irabazi du eta David Garcia bigarren geratu da

Anboto 2021ko eka. 14a, 11:00
Ezkerretik hasita: David Garcia, Oier Ariznabarreta eta Ibai Etxebarria (Argazkia: www.ataria.eus)

Atzoko proba gogorra izan zen eguraldi beroagatik eta hezetasunagatik.

Oier Ariznabarreta durangarrak honako denbora egin zuen Tosaldeko 2 Tontorrak lasterketan: 2.06.27. Bere atzetik David Garcia durangarra sailkatu zen: 2.22.06. Ibai Etxebarria azpeitiarrak osatu zuen podiuma. "Hezetasuna nabaritzen zen, eta oso gogorra izan da. Oso pozik nago egindako markarekin", baloratu zuen durangarrak atzoko proba.

Ander Gamboa berriztarrak ere parte zuen zuen lasterketan eta honako hau izan zen bere denbora: 2.35.46.

Oier Ariznabarreta helmugara heltzen (www.ataria.eus)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!