Durangoko Udalak Adinekoen egoitzako kafetegi zerbitzua berraktibatu du. Zerbitzua 70 urte baino gehiagoko herritarrei zuzendua dago. Otordu bakoitzagatiko prezioa 3,5 edo 6 eurokoa izango da, bakoitzaren pentsioaren arabera. Horretarako zerbitzuan alta eman eta erreserba egin beharko da.
Bestalde, etxez etxeko janari zerbitzua ere martxan dago martitzenetik barikura bitartean. Zerbitzu honen prezioak ere pentsioaren araberakoak dira, 4,5 edo 6,5 eurokoak. Informazio gehiagorako Adinekoen udal egoitzara (94 465 74 51 - 630817454) edo Adinekoen kafetegira
(94 620 04 38) deitu daiteke.