Bruss enpresan gertatutako lan istripua salatu dute

Anboto 2021ko eka. 11a, 13:33

Istripua eguazten arratsaldean gertatu zen. CCOO sindikatuak jakinarazi du beharginak "hirugarren graduko erredurak" izan dituela esku batean. LABek dio istripua "enpresaren utzikeriagatik" gertatu dela. 

Bruss enpresako sindikatuek kontzentrazioa egin dute gaur, eguaztenean gertatutako lan istripu bat salatzeko. CCOO sindikatuak jakinarazi duenez behargin batek "hirugarren graduko erredurak" jasan ditu esku batean. LAB sindikatuak oharra kaleratu du, eta bertan jaso duenez, istripua "larria" da "lesioagatik beragatik eta enpresaren utzikeriagatik". Sindikatu abertzaleak dioenez, lantegiko lau makina zaharkituta daude eta "enpresak badaki ez dabiltzala ondo". Makina "bakarra aldatzea erabaki du enpresak, beste hirurak konpondu gabe utziz. Hiru horietako bat izan da langilearen eskua harrapatu duena", azaldu du. Segurtasunean eta prebentzioan "gero eta gutxiago" inbertitzen dela kritikatu du LABek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!