[EGITARAUA] 25 ikuskizun eta 28 tailer izango ditu aurtengo Uda Kulturaz Blai!-k

Aritz Maldonado 2021ko eka. 11a, 13:04

Ekainaren 26tik abuztuaren 28ra bitartean dozenaka kultur ekitaldi egingo dira Durangon. "Anitza, kalitatezkoa eta doakoa" izango da Uda Kulturaz Blai 2021. Bertan, Durangoko hainbat sortzaileren emanaldiak ere ikusi ahalko dira, besteak beste, Bagara kolektiboa, Kriskitin dantza taldea, Durangoko Orfeoia, Hip ho jaialdia Peio eta Itsuagaz edota Ganso & Ciaren Mambo eta Bingo ikuskizuna. Hain zuzen ere, Gorka Gansok eta Cecilia Paganinik egin dute egitarauaren aurkezpena, umoretik helduta.

"Uda Kulturaz Blai kultur ekitaldi sorta geratzeko etorri da", azaldu dute gaur goizeko aurkezpenean Ima Garrastatxu Durangoko alkateak eta Julian Rios alkateordeak. "Kulturaren aldeko apustuari eutsiko diogu aurten ere".

 

UDA KULTURAZ BLAI 2021

EKAINA

Ekainak 26, zapatua: 

  • Virgen del cisne (Ekuador) eta Kriskitin dantza taldeen, 17:00etan, Tabiran
  • Kontzertuak, 19:00etan Tabiran

Ekainak 27, domeka: 

  • 'Sin ojana' Chicharrón Circo Flamenco, 20:00etan Aurora Abasolo parkean (euria eginez gero Kurutziaga ikastolan)

UZTAILA

Uztailak 2 eta 3, barikua eta zapatua: 

  • 'I[n]tera[k]zio laborategia' Bagara kolektiboaren eskutik, 22:30ean Tabira parkean

Uztailak 3 eta 4, zapatua eta domeka: 

  • 'J. Haydn-en 'Nelson Meza'' Durangoko Orfeoia eta Izadi Ensembleren eskutik, 20:00etan eta 19:00etan, Andra Marian.

Uztailak 9, barikua: 

  • Licenciado Vidriera, 21:00etan Plateruenako terrazan

Uztailak 10, zapatua: 

  • 'Gertufest' azoka, tailerrak eta Mambo bingoa, 17:00 eta 20:30 bitartean

Uztailak 16, barikua: 

  • Electrico28ren 'Full house' familia antzerkia, 19:00etan Aurora Abasolo parkean

Uztailak 17, zapatua: 

  • Moveo danzaren 'Echoes' , 21:00etan Plateruenean

Uztailak 22, eguena: 

  • Deabru beltzak 'Diberti dantza', 19:00etan Plateruenako terrazan

Uztailak 23, barikua: 

  • Ibil Bedi,  21:00etan Platerueneko terrazan

Uztailak 24, zapatua: 

  • Hector Alterio eta Jose Luis Merlin ' Como hace 3.000 años',  20:00etan Benita Uribarrenan,

Uztailak 30, barikua: 

  • Jhonger Zambrano,  21:00etan Plateruenako terrazan

Uztailak 31, zapatua: 

  • 'Legea gu gara' Bar santi, 20:00etan Aurora Abasolo parkean

ABUZTUA

Abuztuak 6, barikua: 

  • Bulego, 21:00etan Plateruenako terrazan 

Abuztuak 7, zapatua: 

  • Hutsun+Ortzi 'urbasa', 20:00etan Aurora Abasolo parkean

Abuztuak 14, zapatua: 

  • Cia Imput 'Imperfectas' eta LaRutan 'Out of the blue' dantzak, 20:00etan Ezkurdin

Abuztuak 20, barikua: 

  • Idoia, 21:00etan, Plateruenako terrazan 

Abuztuak 21, zapatua: 

  • Trocos Lucos 'Tartana', 20:00etan Aurora Abasolo

Abuztuak 22, domeka: 

  • 'Gertufest', 17:30 eta 20:30.

Abuztuak 27, barikua: 

  • Hip hop jaia Beat Salad Recordsekin, 21:00etan, Plateruenako terrazan 

Abuztuak 28, zapatua: 

  • Hortzmuga, 13:00etan, Plateruenean 

Ikuskizunak doakoak izango dira, eta emanaldiaren astean bertan erresberbatu beharko dira sarrerak, Arte eta Historia museoan edota Durangoko Udalak aurrerago eskainiko duen webgune baten bidez. Eguraldi txarra eginez gero, Landako Gunean, Kurutziaga Ikastolan edo San Agustin kulturgunean egingo dira emanaldiak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!