Eiser Hirumet taldeak Frantziako Beaujolais Tourrean parte hartuko du

Anboto 2021ko eka. 11a, 10:48

Eiser Hirumet taldeko Imanol Alvarez izango da parte hartzaileetako bat.

Goi mailako txirrindulariak batzen dituen lasterketa da.

Beaujolais Tourra ekainaren 12tik 13ra izango da eta hiru etapek osatzen dute. Oro har, etapa menditsuak dira eta goi mailako txirrindulariek parte hartuko dute. Beraz, onenen kontra ariko dira Eiser Hirumet taldea osatuko duten Imanol Alvarez, Jon Polledo, Dani Cavia, Jokin Sarasola, Iñaki Guaresti eta Oier Ibarguren —Cajar Rural taldeak utzita— txirrindulariak.

Irteera hartuko duten 23 taldeetatik 21 frantziarrak dira, bat suitzarra eta beste bat Eiser Hirumet euskalduna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!