Ezkurdiko kiskoa berritzeari ekin diote

Anboto 2021ko eka. 11a, 10:38

Egitura metalikoa, forjaketa, iturgintza eta elektrizitate sistemak berrituko dituzte. Durangoko Udalak esan du lanek hilabete iraungo dute. 

Durangoko Udalak Ezkurdiko kioskoa berritzeko lanak hasi ditu. Eraikinaren barrualdea "oso hondatuta zegoen eta forkajetak egiturazko sostengu arazoak ditu", udaleko ikerketa teknikoaren arabera. Horren aurrean, egitura metalikoa indartzeko lanak hasi dituzte. Barruko trenkadak eta forjatuak kendu, eta iturgintzako eta elektrizitate instalazioak kenduko dituzte. Agertokiaren lurzorua ere leunduko dute. Udalak ia 36.000 euro bideratuko ditu kioskoa berritzera. 

"Pinondo Etxearen, Uribarriko ospitalearen, Garai jauregiaren, Tabirako aldagelen edota Ezkurdiko frontoiaren kasuetan bezala", udal gobernu taldeak dio Ezkurdiko kioskoaren egoera aurreko agintarien "beste ‘opari’ bat" dela. Durangarrentzat "espazio sinboliko" hori berreskuratzeko lanetan jarraituko duela esan du gobernu taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!