Besteak beste, Leopoldo Zugazak museoaren lehen urteetan eginiko lana azpimarratu gura izan dute museotik. "Bere lanaren emaitza da gaur egun gure harribitxi handia den euskal arte garaikidearen bilduma ikusgarria".
Erakusketa hau osatzeko, azken bost urteetan piezak museoari dohaitzan eman dizkieten artista edo bildumagileen piezak batu dituzte. Besteen artean, Picassoren, Christine Etcheversen, Daniel Tamayoren eta Ramon Zuriarrainen lanak egongo dira ikusgai abuztuaren 29a bitartean. "Une hau aprobetxatzen dugu herritarrak guztion museo bat eraikitzen laguntzera gonbidatzen jarraitzeko, ondare partikularra ondare orokor bihurtzeko, hau da, gure ondarea".