2.400 bonu Durangoko komertzioa sustatzeko

Anboto 2021ko eka. 4a, 13:09

Durangoko Udalak herriko komertzioa bultzatzeko bonuak kaleratuko ditu. Ekainaren 8tik 27ra ipiniko dira erosgai. Durangon erroldaturikoek txartelak eskuratzeko lehentasuna izango dute.  

Bonua erosten duten herritarrek 15 euroko balioa duten bi txartel jasoko dituzte 20 euroren truke. Hau da, 20 eurorekin 30 euroko erosketa egin ahalko dute herriko dendetan. Udalak aurreratu du orain hastekoa den kanpainaz aparte, antzera bateko beste kanpaina bi egingo dituela urtea amaitu bitartean. 75.000 euro bideratuko ditu bonuen kanpainetara. "Garai zailak" direla eta, udalak bere "esku dagoen guztia" egin gura du "tokiko negozioei laguntzeko".

15 euroko txartel bakoitza saltoki bakar batean baino ezingo da erabili, eta, gehienez ere, 15 euroko bi txartel batu ahal izango dira erosketa bakarrean. 

Bonuak noiz eskuratu:

Ekainaren 8tik 27ra. Durangon erroldatutako herritarrek ekainaren 8tik 13ra eskuratu ahalko dituzte. Durangotik kanpokoek, ekainaren 14tik 27ra.

Bonuak non eskuratu:

  • Turismo Bulegoan (Kurutzesantu): astelehenetan eta martitzenetan 10: 00etatik 14: 30era,
    eta eguazten, eguen eta barikuen 10: 00etatik 14: 30era eta 16: 00etatik 18: 30era. Zapatu-domeketan, berriz, 10: 00etatik14: 30era.
  • Landako I Kiroldegia: astelehenetik barikura, 9: 00etatik 12: 00etara eta 17: 00etatik 21: 00etara; larunbatetan 09: 00etatik 21: 00etara.
  • Durangoko Arte eta Historia Museoa: martitzenetik barikura, 10: 00etatik 13: 00etara
    eta 17: 00etatik 20: 00etara; zapatuetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik
    20:00etara; domeketan, 11:00etatik 14:00etara.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!