Tabirako igerilekuak ekainaren 15ean zabalduko dituzte

Anboto 2021ko eka. 3a, 13:50

Irailaren 12ra arte egongo dira zabalik. Aurten, abonatuak ez direnek ere izango dute erreserba egiteko aukera. 

Osasun Sailaren aginduak direla eta, aforoa, "momentuz", 800 lagunekoa izango dela jakinarazi du Durangoko Udalak. Ordutegiari buruz honakoa adierazi dute: ekainean, uztailean eta irailean zehar 10:30etatik 21:00etara zabalduko dira. Abuztuan, berriz, 9:00etatik 21:00etara.

Aldaketak erreserbetan

Iazko denboraldiarekin alderatuta, aldaketa bat egongo da: iaz abonatuek baino ezin izan zituzten erreserbak egin, baina aurten abonurik ez dutenek ere egin ahalko dituzte. Erreserbak helbide honetan egin daitezkeela adierazi du udalak. Gainontzean, iazko sistema bera mantenduko dute. Erreserba bakarra egin ahalko da egun bakoitzean, goizeko ala arratsaldeko txanda aukeratuta. Goizeko txanda 10:30etatik 15:00etara izango da, salbu eta abuztuan, 9:00etatik 15:00etara izango baita. Arratsaldekoa berriz 15:30etatik 21:00rakoa izango da. 15:00etatik 15:30etara bitartean igerilekua zarratuta egongo da desinfekzio lanak egiteko.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!