Garbiketa lanak Mañaria eta Ibaizabal erreketan

Anboto 2021ko eka. 3a, 10:10

Durangoko Udalak garbiketa lan batzuk hasi ditu Mañaria eta Ibaizabal erreketan. Atzo hasi zituzten lanak eta bihar arte luzatuko dira. 

Udaleko beharginak zazpi orduko lanaldian ari dira errekok garbitzen. Lanen helburua da ibilguetatik eta ertzetatik objektu solidoak kentzea. Atzo, adibidez, Tabira eta Sanagustinalde inguruetan egin zituzten garbiketak. Egunotan egiten ari diren ekinaldiez gainera, irailean beste garbiketa batzuk egingo dituzte. Udalak "lan kolektiboak" eta ingurumena zaintzearen "kontzientziazio kolektiboa" landu gura ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!