Otamotzena parkeko ur-txorrotak barikuan ipiniko dituzte martxan

Anboto 2021ko eka. 1a, 10:04

Txorrotak 10:00etatik 21:00etara egongo dira martxan, egunero.

Parkea apirilean inauguratu zuten, eta bariku honetan instalazio berri bat ipiniko dute martxan. Durangoko Udalak umeentzako ur-txorrotak zabalduko ditu bariku honetan. Udal gobernu taldeak gogora ekarri duenez, parkearen diseinua "auzoko bizilagunekin batera" adostu zuen, 2019an egindako bileren bitartez. Bilera horietan, herritarrek ur-txorrotak instalatzeko eskaria egin zutela adierazi du.

"Durangoko auzoei alternatiba bat eman behar zaiela" diote udal agintariek. Ez dituzte aisialdi gune guztiak erdigunean batu gura. "Hainbat lekutan zabaldu behar ditugu guneak, eta horren erakusgarri da Otamotzena parkeak izan duen arrakasta", azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!