Merkatu plazako dendariei "premiazko irtenbidea" emateko eskatu dio Durangoko EAJk gobernu taldeari

Anboto 2021ko mai. 28a, 14:13

Jeltzaleek diote bertako bost dendariak egoera "larrian" daudela, "ez baitakite udako oporren ondoren zer etorkizun izango duten". Udalagaz sinatutako akordioa urrian agortuko zaiela dio EAJk.

Durangoko merkatu plazako dendariek "ziurgabetasun" egoera bizi dutela diote jetzaleek. Hedabideetara bidalitako oharrean adierazi dutenez, "gobernu taldeak ez du oraindik erantzunik eman" merkatu plazako dendarien geroari buruz. Hori dela eta gobernu taldeko alderdi biei eskatu die arazoari "premiazko irtenbidea" emateko "lanean jar daitezela, eta erabaki bat har dezatela". 

Mireia Elkoroiribe bozeramaile jeltzalea dendariekin batu da asteon. Dioenez, "jende gutxi" dabil merkatuan eta dendariek "mantentze gastu guztiak jasan behar izaten dituzte". Hori dela eta, gainerako saltokiak "aldi baterako eta berehala zabaltzea" proposatu du, "beste merkatari batzuek esperientzia probatu eta lizitazio berrian bertan postu bat hartzea erabaki ahal izan dezaten". 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!