Durango Rugby Taldeak Nissan Micra autoaren zozketarako txartelak salduko ditu datorren larunbatean, maiatzaren 29an, 11:00etatik 14:30era Santa Maria elizpean. "Klubeko jokalariei, tabernan eta beste kolaboratzaile batzuei saltzeko banatzen dizkiegun takoetatik, aurten eta egoera ikusita, batzuk saldu gabe ditugu eta kalera irtetea aukera ona dela uste dugu. Boleto guztiak saltzeko aukerak bilatu behar ditugu", azaldu du Santi Alberdi, DRT-Gizarte Batzordeko kideak.
Horrela, Udalaren oniritziarekin, DRTk mahai txiki bat jarriko du rifak saltzeko. Movember kanpainarekin egin zen bezala, "goiz osoan zehar egongo gara eta klubeko produktu guztiak ere salgai jarriko ditugu".
Nissan Gaursaren lankidetzari esker 2016. urtetik egiten den zozketa berezi hau irailaren 17an egingo da aurten.