Onuraduna izateko, Durangon bizi edo bertan jaioa izan beharko da (nahiz eta gaur egun beste herri batean bizi, zehaztu dute). Laguntza, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak, musika, literatura eta ilustrazio lanak, artelan plastiko eta grafikoak eta kultura proiektuak bultzatzeko izango dela zehaztu dute, baita ere. "Kulturak gure bizitzetan duen garrantziaz kontzientziarazi nahi ditu herritarrak, eta horretarako, azken urte gogor honetan kulturaren aldeko apustu garbia egiten saiatu gara udaletik, kultur programazio aberats bat eskainiz. Orain, herriko kultur sortzaileei lagundu nahi diegu", azaldu dute Ane Abanzabalegi eta Mikel Uriguena zinegotziek.
Beka hau Berraktibazio Planaren baitan sortu du Durangoko Udalak.