Durangoko Udalak Landako Erakustazokako modulu bat egokituko du ikasleek azterketa garaian dituzten beharrei erantzuteko. 50 mahai eta 100 aulki ipiniko dituzte. Koronabirusaren eraginez Bizenta Mogel bibliotekako ikasketa eremua txiki gelditu dela eta, honako irtenbide hau bilatu du udalak. Landako Guneko ikasketa gela maiatzaren 28tik ekainaren 25era egongo da zabalik, biak barne. 07:30etatik 22:00etara bitartean egongo da zabalik.