Durangoko komertzioek zabalik dute bonuen kanpaina berrian izena emateko epea

Anboto 2021ko mai. 26a, 10:21

Bonuak eskuratzeko ilara, iazko irailean.

Kanpainara atxiki gura duten establezimenduek zabalik dute izena emateko epea. Inskripzio epea ekainaren 2ra arte dago zabalik.

Durangoko Udala herriko merkataritza sustatzeko bonuen kanpaina berri bat prestatzen dabil. Hori dela eta, kanpainan izena emateko deia egin die komertzioei. Establezimenduek ekainaren 2ra arteko epea dute beharrezko dokumentazioa aurkezteko. Lotura honetan topatu dezakete argibide gehiago. 

Udalak, aurten, kontsumoa herriko denda ezberdinetan "dibertsifikatzeko" ahalegina egingo du. Arrazoi hori dela eta, establezimendu bakoitzak 15 euroko 200 bonu onartu ahalko ditu gehienez. Hau da: Udalak 3.000 ordainduko dizkio gehienez establezimendu bakoitzari, nahiz eta honek txartel gehiago aurkeztu.

Udal agintariek "herriko ekonomia suspertzeko" lanetan jarraitu gura dute, pandemiak "negozio txikiak gogor kolpatu" dituela eta. "Kontsumitzaileei eta batez ere herriko negozioei" lagundu gura diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!