[EGITARAUA] Kalera itzuliko dira Durangoko Euskal Jaiak

Aritz Maldonado 2021ko mai. 25a, 11:09
Durangoko udal ordezkariak, herriko hainbat kultur taldeetako ordezkariekin.

Iazko edizioa online bidez egin behar izan ostean, aurten kalera itzuliko dira Euskal Jaiak jaialdiko ekitaldiak. Barikuan emango diote hasiera egitarauari, ikurrina aldaketarekin. 

Mikel Uriguena eta Juanan Bueno zinegotzien berbetan, Euskal Jaiak kulturaren alde egindako. Ekitaldien artean, Laura Vallejo kultura teknikariak ekainaren 13ko egunekoak nabarmendu ditu. "Egun osoko egitaraua ospatuko da San Antonio eguna dela baliatuta". Luhartzek emango dio emaiera Euskal Jaiak ekitaldi sortari ekainaren 20ean. Osasun egoerak baldintzatutako Euskal Jaiak izango direla azpimarratu dute baita ere. 

Emanaldietarako sarrerak aldez aurretik erreserbatu beharko dira aforoak eta segurtasun tarteak zaintzeko. Erreserbak www.durango.eus webgunean, Durango Kulturaz Blai mugikorretarako aplikazioaren bidez eta Arte eta Historia Museoan egin daitezke.

EUSKAL JAIAK 2021

MAIATZAK 28, BARIKUA 

  • Ikurrina aldatzea, 18:00etan Ezkurdin plazan, 18:30ean Landako Guneko plazan

MAIATZAK 29, ZAPATUA 

  • 'Loreak eta zauriak Xabier Leteri kantari', 19:00etan Landako Gunean.

MAIATZAK 30, DOMEKA 

  • 'Tio Teronen semeak festamentua' dantza ikuskizuna, 
    18:00etan Landako Guneko plazan

EKAINAK 3, EGUENA 

  • 'Burdina' Adriana Bilbao eta Beñat Achiaryren eskutik dantza ikuskizuna euskaraz, 19:00etan San Agustinen. 

EKAINAK 4, BARIKUA 

  • Artisau azoka Eixu artisau elkartearen eskutik, 16:00-20:30, Landako Gunean. 

EKAINAK 5, ZAPATUA

  • Artisau azoka Eixu artisau elkartearen eskutik, 10:00-14:30 eta 16:30-20:30, Landako Gunean. 

EKAINAK 6, DOMEKA

  • Artisau azoka Eixu artisau elkartearen eskutik, 10:00-14:30 eta 16:30-20:30, Landako Gunean. 
  • Umeen eskolarteko lehiaketaren sari banaketa Durangaldeko Artisten Elkartearen eskutik, 13:00etan Ezkurdin.

EKAINAK 12, ZAPATUA

  • Euskal Jaiak Uhinetan, elkarrizketak eta musika, 10:00etan, Durango Irratian.  
  • 'Futbolistok' bakarrizketa Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik, 19:00etan San Agustinen. 

EKAINAK 13, DOMEKA

  • Nekazaritza azoka, 11:00-14:00etan Andra Mariako elizpean.  
  • Suziriak, 12:00etan eta 19:00etan Ezkurdin.  
  • Euskal musika12:00-14:00 eta 19:00-21:00etan Ezkurdin.
  • 'Ez da kasualitatea' bertso saioa, Aiala Martin, Oihana Iguaran, Erika Lagoma eta Leire Vargasekin (Gai jartzailea: Maite Berriozabal). 13:00etan Landako Gunean.
  • Bartolome Ertzillaren soireé musikala, 18:00etan San Frantzisko elizan.

EKAINAK 19, ZAPATUA

  • 'Durango Hiria' txistu kontzertua Xuacu Amieva & Dobrarekin, Silboberriren eskutik, 19:30ean, San Agustinen.

EKAINAK 20, DOMEKA 

  • Luhartz, 18:00etan Landako Gunean. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!