21 urteko gizon bat atxilotu dute Durangoko etxebizitza bateko balkoitik sartuta lapurretan egitea leporatuta

Anboto 2021ko mai. 24a, 11:24

Ertzaintzak dioenez, eraikin bateko fatxadatik eskalatu zuen eta balkoiko ateko kristala apurtuta etxebizitza batean sartu zen. 

Goizaldeko 03:00 inguruan Ertzaintzak jasotako abisuaren arabera, pertsona bat lehenengo pisu bateko etxebizitza batera balkoitik sartu zen. Agenteak bertara joan zirenean balkoi horretako baranda apurtuta zegoela ikusi zuten. Gainera, atea zabalik eta kristala apurtuta eta odol arrastoekin zegoela ikusi zuten. Etxebizitza barruan ez zuten inor aurkitu. Hala ere, inguru horretan, eskua odoletan zuen gizonezko bat aurkitu zuten. Ertzaintzak prentsa oharrean azaldu duenez, gizonezkoak aitortu zuen zauria balkoiko ateko kristalagaz egin zuela. Gizonezkoa atxilotu egin zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!