Tabirako igerilekuko aldagelak berrituko dituzte

Anboto 2021ko mai. 21a, 12:56

Durangoko Udalak gaur egungo aldagelak bota eta berriak eraikiko ditu. Lanek iraun bitartean aldagela eramangarriak ipiniko dituzte.

Ez dago data zehatzik oraingoz, baina Durangoko Udalak jakinarazi duenez, "datozen hilabeteetan" aldagelak bota eta berriak eraikiko dituzte. Erabaki hori udal arkitektoak egindako txosten batean oinarritu du Udalak. Zehaztu duenez, instalazioak "egoera txarrean" eta "ainguratuta" daude 2017az ezkero.

Gobernu taldeak "sorpresa berri batekin" topo egin duela dio. "Beste udal eraikin batzuekin gertatu" den bezala, -Pinondo Etxea, San Agustin ospitale zaharra eta Garai jauregia ipini ditu adibide modura-, txosten teknikoa "oso argia da" zentzu honetan: Tabirako aldageletan "urte luzeetan mantentze lanak egin ez direnez, itxi egin beharko dira", adierazi dute udal arduradunek. 

Berritze lanek iraun bitartean aldagela eramangarriak ipiniko dituzte, "erabiltzaileeik kalitatezko zerbitzua" eskaini guran.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!