Bilerak ordubete iraun du eta Giza Eskubiden aldeko erakundeek Kolonbian eta Palestinan gertatzen ari denaren berri eman diote Ríosi. Alkateordeak "babesa eta elkartasuna" helarazi diete garai zail hauetan. "Durangoko Udaletik beti egongo gara Giza Eskubideak errespetatzearen alde, bai bi herrialde horietan baita mundu osoan", adierazi du.
Bileran, batetik, Danilo Ruedak parte hartu du, Kolonbiako Justiziaren eta Bakearen aldeko batzordeko bozeramaileak. Bestetik, Rami Saleh palestinarrak ere parte hartu du, Jerusalem Legal Aid and Human Rights Center erakundeko kideak. Bilkura Mundubat eta PBI elkarteen koordinazio lanari eskerrak egin dute, online.