Klak! dinamikak Oholtzaratu! musika jaialdia antolatu du maiatzaren 22rako. Durangaldeko sei musika taldek parte hartuko dute bertan. Antolatzaileen esanetan, taldeetako batzuentzat lehenengo kontzertua izango da zapatukoa. Sorginolan horrelako ekimenak egin ahal izatea ere nabarmendu dute. Kontzertuak emanaldi bitan egingo dituzte. Goizean, 11:00etan, Paulan Taldie, Atuen eta Animaliek taldeek joko dute. Eta 16:30ean hasita, 26:11, Ane eta Kimetz, eta Laru taldeek eskainiko dute zuzenekoa. Esandako moduan, talde hauetako batzuentzat euren ibilbideko lehenengo kontzertua izango da. Horrelako ekimenekin, gazteak musikara hurbiltzeko helburua dute. Kontzertuetan osasun neurriak beteko dira.
1. eta 2. batxilergoko gazteen artean euskararen erabilera soziala bultzatzeko erronka du Berbaroren Klak! dinamikak.