Jardunaldiak hiru egunetan banatuko dituzte, maiatzaren 26tik 28ra. Denak San Agustin Kulturgunean izango dira. 'Euskal futbola, oinarritik gailurrera' izena eman diote ekimenari eta euskal futbola askotariko ikuspegietatik landuko dute; gizonen zein emakumeen euskal selekzioa, formakuntza, euskara futbolean…
Gai horiek guztiak arloko profesionalen hitzaldi edo mahainguruekin landuko dituzte. Esaterako, lehen mailako euskal taldeen entrenatzaileak etorriko dira: Jose Luis Mendilibar, Jagoba Arrasate, Natalia Arroyo, Iraia Iturregi, beste askoren artean. Euskal selekzioetako hautatzaileak diren Iñigo Juaristi eta Javier Clemente ere gonbidatu dituzte.
Jardunaldiak futbol munduan sakondu gura dutenei bideratuta daude. "Guk gure klaseetan ematen dugunaren jarraipen bat izatea nahi dugu, baina irakasleak gu barik arloko profesionalak izango dira", adierazi du Iabi Requero Kiroleneko futbol saileko arduradunak.
Sarrerak eskuratzeko
Sarrerak Kutxabankeko kutxazainetan eskuratu daitezke eta baita San Agustin kulturgunean ere. Kiroleneko ikasle eta irakasle ohientzat zein entrenatzaile txartela dutenentzat %50eko deskontuak daude. Horrela, hiru eguneko bonoa 60 euro izango da; arratsaldeko ekitaldietarako bonoa 40 euro da eta goizekoetarakoa 30 euro.
Sarrerak soberan geratzen badira egunean bertan jarriko dira salgai: 30 euroko egun osokoa eta 20 euro egun erdikoa.
Jardunaldien aurreko egunean, martitzenean, 19:00etan, The Pass filma eskainiko dute San Agustinen eta sarrera doakoa izango da. Futbola, kirola eta homosexualitatea jorratzen dituen filma da.
EGITARAUA: MAIATZAK 26
• 16:00-16:15; Aurkezpena: Ima Garrastatxu Durangoko alkatea, Ramon Fernandez Kiroleneko zuzendaria eta Iabi Requero Kiroleneko futbol departamenduko burua.
• 16:30-18:00; 'Entrenamendutik lehiaketara'. Hizlaria: Marcelino Garcia Toral.
• 18:00-18:30; Atsedenaldia
• 18:30-20:15; 'Emakumezkoen futbol profesionala'. Mahaingurua. Hizlariak: Natalia Arroyo (Real SADko entrenatzailea), Iraia Iturregi (Athletic Club), Iker Dorronsoro (SD Eibar), Dafne Treviño (Alaves) eta Cesar Muniain (Osasuna).
MAIATZAK 27
• 10:00-11:30; 'Ideiatik kontzeptura'. Hizlaria: Jose Luis Mendilibar, SD Eibarreko entrenatzailea.
• 11:30-12:00; Atsedenaldia.
• 12:00-13:45; 'Osasunaren nortasuna'. Hizlariak: Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea eta Braulio Vázquez kirol zuzendaria.
• 16:30-18:00; 'Asteko lan prestaketa'. Hizlaria: Gaizka Garitano lehen mailako entrenatzailea.
• 18:30-20:15; 'Euskera goi mailako kirolean'. Mahaingurua. Hizlariak: Liga Santanderreko jokalariak eta jokalari ohiak.
MAIATZAK 28
• 10:00-11:30; 'Kirol zuzendaritza'. Hizlaria: Roberto Olabe, Real SADeko kirol zuzendaria.
• 11:30-12:00; Atsedenaldia.
• 12:00-13:45; 'Futbolistok'. Zuhaitz Gurrutxagaren monologoa.
• 16:00-17:15; 'Emakumeen euskal futbola eta euskal selekzioa'. Hizlariak: Mikel Etxarri hautatzaile ohiak Iñigo Juaristi gaur eguneko hautzailea elkarrizketatuko du.
• 17:15-18:30; 'Euskal selekzioa'. Hizlaria; Mikel Etxarri hautatzaile ohiak Jabier Clemente hautatzailea elkarrizketatuko du.
• 18:30-19:00; Atsedenaldia.
• 19:00-20:30; 'Harrobiko lana'. Hizlariak: Iban Fagoaga (Vitoria taldeko entrenatzailea), Bittor LLopis (Alaves C), Sergio Francisco (Real C), Imanol de la Sota (Athleticen gazteen ohorezko maila) eta Cesar Monasterio.(Osasuna).