Anna Van der Breggen Munduko Txapelduna nagusi Durango-Durango klasikoan

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 18a, 18:47

Esprintean nagusitu da SD Worx taldeko txirrindulari herbeherearra.

Beste urte batez munduko txirrindulari onenak batu ditu Durango-Durango klasikoak. Hasieratik abiadura handian ibili dira txirrindulariak, eta hainbat ihesaldi saiakera izan diren arren, azken bi mendateak izan dira erabakigarrienak, Goiuriako eta Momoitioko igoerak.

San Juan Momoitioko igoeran lasterketako faborito nagusiek Anna Van der Breggenek eta Annemiek Van Vleutenek aurrera egin dute, eta atzean utzi dituzte gainontzekoak. Azkenean, Urki kaleko helmugan, esprintean erabaki da lasterketa. Van der Breggen izan da bizkorrena, eta bigarren postua Movistar taldeko Van Vleutenentzat izan da. Hirugarren postuan, berriz, Cecile Ludwigentzat izan da. 

Lehenengo euskalduna Bike Exchange taldeko Ane Santesteban izan da. Errenteriako txirrindulariak bederatzigarren postuan helmugaratzea lortu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!