Enpresek 28 durangar kontratatuko dituzte udalaren kontratazio laguntzei eskerrak

Anboto 2021ko mai. 14a, 09:43

Durangoko Udalak 184.000 euroko diru laguntza kaleratu du enpresek herriko 28 lagun kontratatu ditzaten.

Diruz lagunduko dituzten 28 kontratu horietatik 17 lanaldi osokoak izango dira. Gainontzeko 11k, berriz, lanaldi partzialekoak izango dira. Iraupenari dagokionez, honako hau: 16 kontratuk sei hilabeteko iraupena izango dute eta gainontzeko 12ek hiru eta sei hile bitartekoa. "Garai zailak" direla eta, udalak egoera hobetzen lagundu gura du "ahal den neurrian". Laguntzarik gehienak merkataritza arloko negozioek jaso dituzte. Programa hau Lanbiderekin batera aktibatu du udalak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!