Arripausuetako zubiaren, pasabidearen eta presaren etorkizunaz informatzeko batzar irekia egingo dute

Anboto 2021ko mai. 10a, 15:14

Durangoko Udalak maiatzaren 12an, asteazkenean, egingo du herritarrei zabaldutako batzarra. Uraren Euskal Agentziak (URA) Arripausueta inguruan uhoalde-arriskua kentzeko egin nahi dituen lanen inguruko informazioa emango zaie herritarrei, Elkartegian, 19:00etan, egingo duten batzarrean.

Zati batean Durango dira Arripausuetako 'Deabruaren Zubia',  bertan dagoen pasabidea eta presa. Batzar horren bitartez, "ondare historikoa babesteko azken bi urteetan egin diren izapideen berri" eman gura dute, udal ordezkariek azaldu dutenez. Izan ere,  URAk Arripausuetako 'Deabruaren Zubia',  bertan dagoen pasabidea eta presa desagertaraztea planteatzen zuen, gaineratu dutenez. Udaleko gobernu taldearen ordezkariak eta udal teknikariek parte hartuko dute batzarrean.

Aritz Bravo eta Jorge Varela zinegotzien arabera, "udalaren jardunaren gardentasuna sustatzea" da gobernu taldearen helburua. "Udalaren eta durangarren arteko harreman zuzenaren aldeko apustua egiten dugu", diote. Horregatik, "ondarearen zati bat babesteko" URArekin jarraitutako prozesuaren berri eman gura dute udal arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!