Zozketa bidez aukeratutako 60 lagun egongo dira. Aurreko edizioetan 300era ere heldu dira. Partaide batzuek euren testuak irakurriko dituzte, Leire Bilbaok, Peru Magdalenak, Leire Narbaizak, Ane Arbeok eta Markel Sanchezek, besteak beste. Antzerkiak ere izango du lekua, Karrikakoen eskutik. Ander Ertzilla musikariak Elena Olaberen poema musikatuak eskainiko ditu. Gorka Valdesek trikiti soinuan alaituko du saioa. Bertsolariek ere ez dute hitzordura hutsik egingo. Erika Lagoma, Eneko Abasolo, Kristina Mardaras, Justo Alberdi, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertan izango dira. Urteroko bidaia horretan, Luhartz taldea ere batuko da maitasun girora.