Durango Txartelaren urte osorako kanpainak, prest

Anboto 2021ko mai. 5a, 09:18

Dendak Bai merkataritza elkarteak Durango Txartelaren kanpaina berrien plana aurkeztu du. Elkartean 86 establezimendu daude gaur egun.

Hemendik eta urtea amaitu bitartean honako kanpaina hauek egingo ditu Dendak Baik:

  • Martxoa (15etik 31ra): “guk, Durango!” pack-aren opari zuzena.
  • Apirila: Doako erosketen zozketa.
  • Maiatza (20tik 30era): %10eko deskontu zuzena.
  • Ekaina: “Ostalaritza” txartelen zozketa.
  • Uztaila: Doako erosketen zozketa.
  • Iraila: 50€-ko deskontu txartelen zozketa.
  • Urria: “Ostalaritza” txartelen zozketa.
  • Azaroa (20tik 30era): %10eko deskontu zuzena.
  • Abendua: Gabonetako otzaren zozketa.

Abantailez aprobetxatzeko Durango Txartela erabili beharko da Dendak Bai elkarteari atxikitako dendetan. Txartela eskuratu gura dutenek Nafarroako Rural Kutxaren bulegora (Andra Mari, 4) edo Dendak Bairen bulegora (Askatasun Etorbidea, 2) jo beharko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!