"Praktika edota espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko da aurten. Gure egunerokoa eraldatzen dabil, eta digitalak gero eta presentzia nabariagoa du gurean. Euskal kulturak behar du lekua mundu digital horretan, eta Sormen beka hau bultzada izan behar da horretarako", adierazi du Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariak gaur goizean egingiko agerraldian.
Izan ere, euskarazko sorkuntza sustatzea da bekaren funtsa. "Sortzaile berriei bidea erraztea eta euren lana ezagutzera ematea da bekaren helburua", adierazi du Ane Abanzabalegi zinegotziaren berbetan. Mikel Uriguena zinegotziak ere sorkuntza kulturalak egun behar duen babesa nabarmendu du. "Sorkuntza inoiz baino biziago dago, baina momentu latzak bizi ditu kulturgintzak. Sormen bekatik proiektu emankorrak sortzea gurako genuke".
Aurreko edizioetan, Bañolet telesailak, Iratxe Aguilera 'Kai Nakai' abeslariak eta Atopia RPG rol jokoa izan dira proiektu sarituak.