Mugarra Triatloi Taldeak udalekuak antolatuko ditu ekainaren 28tik aurrera

Anboto 2021ko mai. 3a, 11:18
(Argazkia: Facebook; Mugarra Triatloi Taldea)

Aurten ere Mugarra triatloi Tladeak udalekuak antolatuko ditu. 8 eta 14 urte arteko umeei bideratuta daude eta ekainaren 28tik uztailaren 23ra izango dira. Ez da derrigorra izen-ematea hilabete osorako egitea; asteka egin daiteke, edo bakoitzak nahi duen aste kopurua. Ez dago triatloi taldeko kideei mugatuta eta edozein gazte apuntatu daiteke.

Udalekuak 09:00etatik 13:00etara izango dira. Astean behin arratsalde erdira arteko irteera bereziak egingo dituzte. Nahiz eta triatloi udalekuak izan, aste bakoitzean hainbat ekitaldi burutuko dira: jolasak, bizikleta, hondartza, mendi irteerak, Tabirako igerilekura irteera…

Asteko ordaindu beharreko prezioa 50 euro da Mugarrako kideentzat eta 55 euro kide ez direnentzat. Taldeak izen-emate zerrendaren arabera osatuko dira eta ez da zozketarik egingo. Izen-ematea ekainaren 20ra arte egongo da zabalik.

Informazio osoa eta izen-ematea ESTEKA HONETAN

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!