'Jantzari' dokumentala Durangoko Zugaza zineman

Anboto 2021ko api. 30a, 11:21

Datorren maiatzaren 13an Jantzari dokumentala eskainiko dute Zugaza Zineman.

Iurretako dantza taldearen, Bideografik ekoiztetxearen eta ANBOTOren arteko elkarlanari eskerrak sortutako ikus-entzunekoak dantza tradizionalaren garapena  erakusten du. Zugazako leihatilan, zine aretoko makinan edota zinezugaza.sacatuentrada.es webgunean hartu daitezke sarrerak dokumentala ikusteko. Emanaldiak 17:00etan eta 19:00etan izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!