Bidezabalek bikain hasi du liga eta Ohorezko Mailara igotzeko borrokan sartu da

Joseba Derteano 2021ko api. 27a, 09:24
Bidezabaleko emakumeen taldea.

Emakumeen taldeak bigarren tokian amaitu du lehenengo jardunaldia.

Joan zen asteburuan Espainiako Lehenengo Mailako liga hasi zuen Bidezabal klubeko emakumeen taldeak Elx-en (Alacant). Lau talde batu ziren bertan eta Bidezabalek bigarren tokian amaitu zuen.

Emaitza horri esker helburu bi lortu ditu. Batetik, estatuko mailarik gorena den Ohorezko Mailara igotzeko borrokan sartu da. Final hori ekainaren 12an lehiatuko du. Bestetik, ligako bigarren jardunaldia Durangon antolatzeko eskubidea irabazi du eta desplazamendu luzeek eragiten dituzten gastuak aurreztuko ditu. Jardunaldi hori maiatzaren 15ean izango da eta honako talde hauek batuko ditu Landako pistan: Bidezabal, Hinaco Monzón (Huesca), Oviedo (Asturias) eta Atletismo Alcorcon (Madrid)

Nerea Anasagastik eta Judith Otazuak 800 metroko eta 1.500 metroko probak irabazi zituzten. Araitz Villa abadiñarraren lana ere azpimarratzekoa da, goiz berean 1.500 metrotako eta 3.000 metrotako probak lehiatu zituelako eta bietan laugarren tokian amaitu zuelako, taldearentzako puntu garrantzitsuak batuz.

Ainhoa Idoiagak, Julene Bouzok eta Cristina Teixeirak ere euren probak irabazi zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!