Berbarok liburuak ipini ditu Durangoko kaleetan, herritarren eskura, opari

Anboto 2021ko api. 23a, 12:12

Gaur, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Berbaro euskara elkarteak Haur eta Gazte Literaturako liburuak ipini ditu Durangoko hainbat txokotan, herritarren eskura.

Egunean zehar liburu gehiago uzten joango direla iragarri du. Honako lema hau ari dira erabiltzen: "Zuretzako da. Hartu, irakurri eta konpartitu!". 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!