Ostalarientzako online ikastaroak Durangon

Anboto 2021ko api. 22a, 18:30

Kafe-edariak, koktelgintza eta finantza kontuak landuko dituzte hiru ikastarotan.

Durangoko Udalak eta Cafés Basqué enpresak online ikastaroak antolatu dituzte herriko ostalarientzat. Honako hauek dira zehaztasunak eta ezaugarriak:

  • Kafe-edariak lantzeko . Apirilak 28, 10:30etatik 12:30etara. (Cafés Baquéren eskutik)
  • Ostalaritzako finantza-ikastaroak: salmentak. Maiatzak 24 eta 25, 10:30etatik 11:30etara. (Basque Culinary Centerreko kideen eskutik). 
  • Koktelgintza-ikastaroa kafearekin. Ekainak 23 eta 24, 10:30etatik 11:30etara. (Cafés Baquéren eskutik)

Udalak postaz zein mezu elektroniko bidez helaraziko die deialdia ostalariei. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!