Landako kiroldegiak gimnasia erritmokoko Euskadiko txapelketa hartuko du domekan

Anboto 2021ko api. 21a, 10:22

Espainiako txapelketetarako sailkapenak ere jokoan egongo dira.

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako gimnastak batuko ditu domekako hitzorduak. Euskadiko txapeldunak erabakiko dira eta gimnastarik onenek Espainiako txapelketarako txartela lortuko dute. Asteburuko parte hartzaileen artean ez da Durangaldeko ordezkaririk eta talderik egongo.

Horrez gainera, estatu mailako askotariko txapelketetan Euskadiko selekzioa defendatuko duten gimnastak aukeratzeko kontrol-probak ere egingo dituzte.

Publikorik gabe egingo dute txapelketa eta segurtasun neurri guztiak beteko dituzte, Euskadiko Gimnasia Federaziotik azaldu dutenez.

Uztai taldeak klubera batzeko matrikula irekita du. Astegunetan 17:00etan Landako Kiroldegian egoten dira eta interesa duena bertara joan daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!