Kulturalaren udako futbol kanpusean izena emateko epea ireki dute

Anboto 2021ko api. 20a, 15:58

2008 eta 2016 artean jaiotako haurrei zuzenduta dago, eta ekaineko azkeneko bi asteetan egingo da.

Izen ematea ekainaren 7ra artekoa izango da. “Gure helburua egun horietan hainbat gauza lantzen jarraitu ahal izatea da, hala nola, psikomotrizitatea, autonomia, koordinazioa, lan taldearen lana... Futbola nagusi izango den arren, bestelako jolas eta kirol jarduerak ere modu dinamiko eta aktiboan landuko dira”, azaldu du Jon Carracedo Kulturalaren Futbol Eskolako koordinatzaileak. Berak zuzenduko ditu eskola taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!