'Escape room' bat Durangoko kaleetan, herriko merkataritza sustatzeko

Anboto 2021ko api. 20a, 10:59

'Scape the herria' ekimena zapatuan egingo dute. 18 eta 30 urte bitarteko gazteei bideratuta egongo da. 

'Googaz 3.0' egitasmoak, Dendak Bai merkataritza elkarteak eta Durangoko Udalak 'scape the herria' antolatu dute astebururako. Hau da ihes gela antzeko bat antolatuko dute Durangon, bertako merkataritza gazteen artean sustatzeko asmoz. Dendak Bai-koek azaldu dutenez Durangoko kaleetan burutuko den jokoan 18 eta 30 urte bitarteko gazte taldeek parte hartuko dute, eta helburua sektorea bultzatzeko irtebinde berritzaileak planteatu eta proposatu ahalko dituzte. 

Ekimena hiru fasetan banatuko da, lehenengo da zapatuko izango da. Taldeak hirukoak izango dira eta 10:00etatik 20:00ak bitarte parte hartzeko aukera egongo da. Aurrez baina izena eman beharko da hemen

Durangoko talde irabazlea Bizkaiko Koparako sailkatuko da, eta Bizkaiko herri ezberdinetako taldeen aurka lehiatuko du. Antolatzaileek azaldu dutenez, probintzia bakoitzeko talde irabazleek Europatik zehar 10-15 egunez bidaiatuko dute, uztailean. Horren helburua beste herrialde batzuetako komertio lokalean ematen diren praktika onak aztertzea izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!