Durango Kirol Taldea Euskadiko txapelketako podiumera igo da gizonetan eta Bidezabalek laugarren amaitu du emakumeetan

Anboto 2021ko api. 20a, 09:19
Durango Kirol Taldeko gizonak Anoetako podiumean.

Bizkaiko gizonezko taldeen artean artean 12 urte irauten zuen lehortea apurtu dute horrela.

Joan zen zapatuan, atletismo kluben arteko Euskadiko txapelketa lehiatu zuten Donostiako Anoetan. Durango Kirol Taldeak hirugarren amaitu zuten gizonetan. Emaitza bikaina da 2013an sortutako klubarentzat eta lehenengoz igo da podiumera. Gainera, Bizkaiko gizonezko taldeen artean 12 urte irauten zuen lehortea apurtu du. Etorkizunera begira itxaropentsu egoteko beste datu bat honako hau da: DKT-tik parte hartu zuten 20 atletetatik hamaseik 19 urtetik behera dituzte.

Eneko Lambarrik bigarren tokian amaitu zuen 400 metrotako hesien proban eta beste hainbeste egin zuen Aimar Vicentek altura-jauzian. Imanol Aiartzaguena eta Pablo Martinez, aldiz, hirugarren sailkatu ziren 400 metrotan eta pertika-jauzian, hurrenez hurren. Azkenik, zilarrezko domina jantzi zuen Pablo Martinez de Guereñuk, Asier del Arcok, Imanol Aiartzaguenak eta Eneko Lambarrik osatutako laukoteak erreleboen proban.

Bidezabal laugarren emakumeetan

Bidezabal atletismo klubak laugarren amaitu zuen emakumeetan. Orain hiru urte podiumera igo zen, baina aurten atarian geratu da. Txapelketa honek ez ditu harrapatu unerik aproposenean, asteburu honetan Espainiako Lehenengo Mailako Iberdrola Ligako lehenengo jardunaldia lehiatuko dutelako eta hitzordu horri begirako prestakuntzan murgildurik daudelako.

Hala ere, azpimarratzeko moduko hainbat emaitza lortu zituzten. Oraintsu, Espainiako 23 urtez azpiko mailan domina jantzi duen Judith Otazuak marka pertsonalik onena lortu zuen 1.500 metrotan: 4.29.35. Nerea Anasagastik goitik behera agindu zuen 800 metrotan 2.15.26ko denborarekin. Erreleboetan ere garaipena lortu zuen Judith Otazuak, Nerea Anasagastik, Ainhoa Idoiagak eta Valvanuz Cañizok osatutako laukoteak.

Ainhoa Colinok, Valvanuz Cañizok eta Julene Bouzok bigarren amaitu zuten euren probetan, eta, Natalia  Redondok eta Olatz Egigurenek hirugarren eurenetan.

Bidezabaleko erreleboetako taldea:

Judith Otazua:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!