Parkour eta Kalistenia ikastaroak Durangon, maiatzetik aurrera

Anboto 2021ko api. 19a, 09:59

Maiatzaren 8an hiru orduko parkour ikastaroa egongo da Ibaizabal parkean. Ekainaren 5ean, berriz, hiru orduko kalistenia saioa. Ikastarook Durangoko Udalak antolatu ditu. 

Ikastaroak 16 urtetik gorako gazteentzat bideratuta egongo direla jakinarazi du udalak. Bi txanda egongo dira. Lehenengoa eskarmenturik ez duten pertsonei zuzenduta egongo da. Bigarrena, ariketekin hasita daudenentzat. Ikastaroetan 24 herritarrek hartu ahalko dute parte, gehienez. Izena emateko honako inprimaki hau bete behar da. "Geroz eta modu ezberdin gehiago dago jarduera fisikoa garatzeko, eta azken urteetan ikusi dugu hiri altzariak ere jarduera fisikoan lagun dezaketela. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zitzaigun horrelako ikastaroak egitea”, azaldu dute udal ordezkariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!