Apirilaren 17an urtebete izango da Jose Mari Uriarte Gerediaga Elkarteko kidea zendu zela. Pandemia tarteko izanda, durangarrari merezitako agurra ematea ezinezkoa izan zela gogoratu dute elkarteko arduradunek. "Aurten, murrizketekin izan arren, Jose Marik elkarteari egindako ekarpena azpimarratzeko eta bera gogoratzeko ekitaldia izango da", esan dute. Aforo mugatua izango denez, aurretik izena eman beharko da (gerediaga@ gerediaga.eus / 94 681 80 66).
Bestalde, Uriartek azken Astola aldizkarian argitaratu zuen erreportajearen erreplika ipiniko dute Arripozuetako presa ondoan. Tamaina handiko olanetan, Arripozuetari buruz hil aurretik berak idatzitako lana inprimatu dute.