Durangoko Larrinagatxu auzoko baserri batean sortu den sutea itzali dute suhiltzaileek

Anboto 2021ko api. 13a, 20:26

Tximiniatik sortu da sua eta teilatu zati batera hedatu da.

Suhiltzaileek 19:30 inguruan jaso dute abisua eta segituan bertaratu dira. Ez zen hedadura handiko sutea eta suhiltzaileek nahiko arin itzali dute. Ez da zauriturik egon, Ertzaintzako iturriek informatu dutenez.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!